Berbalagunak Ezkioko Igartubeiti baserrian izan dira
2018/10/29
11:35
eta kitto!
Eguraldi txarrari aurpegi ona jarriz, joan den zapatuan Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoan izan zen berbalagun talde haundi bat. Goizean goiz hartu zuten autobusa Eibarren, 10:00etarako baitzegoen hitzartuta bisita gidatua. Hango Interpretazio Zentroan euskal baserriaren historiara hurbildu eta gero, XVI. mendeko dolare baserria barrutik ikusteko aukera izan zuten. Antzinako baserrien egiazko bizitza birsortzen duen museoa da gaur egun eta, orain dela lau mende euskal baserria nolakoa zen ikus daiteke. Baserriaren ardatza den sagardo-dolareak egiten du berezi Igartubeiti baserria. Ezkion barrenak apur bat berotu ondoren, pozarren bueltatu zen taldea Eibarrera.