Berbalagunak patinatzen ibili dira Txuri Urdinen
2019/02/18
12:55
eta kitto!
Aurreko zapatuan berbalagunez beteta abiatu zen Eibartik autobusa Donostiako Txuri Urdin izotz-pistara. Heldu zein ume, batzuk trebeago, traketsago beste batzuk baina pozarren ibili ziren, patinatzen, lagunartean eta euskeraz berbetan. Gurasoak Berbetan eta Ongi Etorriko gurasoak eta horien seme-alabek hartu zuten parte irteeran. Talde desberdinetako kideak elkar ezagutu eta elkarren berri izateko aprobetxatu zuten eguna.