Berbalagunek aurrez-aurre eta jai-giroan agurtu ahal izan dute ikasturtea
2020/06/19
12:46
eta kitto!
Aste honetan agurtu dute ikasturtea Berbetan eta Gurasoak Berbetan programetako parte-hartzaileek. Eguaztenean Berbetaneko berbalagunen txanda izan zen. Pandemiaren eraginez martxoaz geroztik ezin izan dute orain dela gutxira arte aurrez aurre elkartu, eta, beraz, pozarren hartu zuten hitzordua. Segurtasun-neurri guztiak zainduz, betiere, talde polita elkartu zen ...eta kitto!-n. Mokadutxoa jan eta ezohiko ikasturteak utzi diguna elkarri kontatzen jardun zuten gustora. Irailetik aurrera mintzapraktikako taldeak berriz ere aurrez aurre elkartzen hasteko moduan egotea espero dute.
Bestetik, eguenean guraso berbalagunen eta haien familien txanda izan zen. Askotxo zirela-eta, kanpoan egin zuten ikasturte amaierako jaia. Lehenengo eta behin, bingo-saioetako sariak banatu ziren; liburua eta kamiseta bingo egitea lortu dutenentzat eta liburua lerroa egin zutenentzat, baina egin ez zutenentzat ere bai. Sariak jaso zituzten, jolastu eta dantza egin zuten, eta merienda goxoa jaten amaitu zuten arratsaldeko jaialdia. Datorren ikasturterako egitaraua prest du jata …eta kitto! Euskara Elkarteak.