Lizagasar sagartokian agurtu dute ikasturtea berbalagunek

Sagardoaz gain, hainbat jaki gozo probatzeko aukera izan zuten
Lizagasar sagartokian agurtu dute ikasturtea berbalagunek
2025/06/19 13:22
eta kitto!

Eguraldia lagun, Elgoibar aldera joan ziren eguaztenean Berbetan programako hogei berbalagun, Lizagasar sagartokia bertatik bertara ezagutzera. Lehenik eta behin, sagastia ikusi eta Asier arduradunaren azalpenak adi jarraitu zituzten. Ondoren, paraje ederrean, mokadu gozoak dastatzeko aukera izan zuten: sagardoa, tostadak sagardo-purearekin, gazta eta menbrilloa, txorizoa,kafesnea madalenekin eta, ausartenek, pattarra. Honenbestez, eta ikasturte osoan lan mardula egin ostean, merezitako oporrak hartu dituzte Berbetan mintzapraktika-programako kideek.