Berbalagunek primeran pasatu zuten zapatua, Mintza Eguna ospatzeko Derion izandako jaian
2017/06/05
13:27
eta kitto!
Aurten Mintza Eguna, mintza praktika egitasmoetan parte hartzen dutenen jaia Derion (Bizkaia) ospatu da. Antolatzaileek lagunartean euskaraz berba egin eta ondo pasatzeko sekulako plana prestatu zieten jaiaren aitzakiarekin Euskal Herri osotik zapatuan Deriora joan zirenei: hamaiketakoa, triki-dantza poteoa, bisita gidatua, kalejira, bazkaria... Aurtengo egitarauan, berritasun gisa, bazkalostean kantuan egiteko aukera aparta eskaini dute eta, jakina, jendeak ondo aprobetxatu zuen gonbidapena eta, denek elkarrekin abesten, ederto girotu zuten bazkalostea. Horrekin batera, urteroko martxan hainbati omenaldia egin zieten eta horien artean Mintza Eguna ospatzera Eibartik Deriora joan ziren Berbetan egitasmoko kideak egon ziren. Eibartarrek pozik eta hunkituta jaso zuten errekonozimendua.
Gaur egun 6.000 bat lagunek hartzen dute parte Euskal Herriko 120 herritan martxan dauden mintzatalde, berbalagun eta antzeko proiektuetan. Horietako bat da, hain zuzen ere, ...eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik Eibarren garatzen den Berbetan izenekoa.