Berbarik zatarrena Izaskun Bustinduik proposatutako "narrasa" aukeratu dute
2013/03/11
00:00
eta kitto!
Izaskun Bustinduik aurkeztutako narrasak irabazi du euskarazko berbarik zatarrena aukeratzeko Berba Lehiaketa, gaur goizean bertan antolatzaileek ezagutzera eman dutenez. Irabazlea aukeratzeko orduan interneten jasotako botuak eta epai-mahaiaren iritzia kontuan hartu dituzte. Bestalde, zozketa bidezko saria Nuria Fernandez de Arroiaberi egokitu zaio (berak aurkeztutako berba tronpoilo izan da).