Berbetan-ekoak ederto ibili ziren Mintza Egunean
Zapatuan 300 bat mintzalagun elkartu ziren Elgoibarren, Mintza Eguna ospatzeko eta han izan ziren …eta kitto! Euskara Elkartearen Berbetan programan parte hartzen duten kideetako asko. Egitarauari jarraituta, hamaiketakoa hartu eta, jarraian, Elgoibarren bisita gidatuan joan ziren. Bazkaria Maalako parkean egin zuten eta bazkalostean, berriz, omenaldietarako tartea ailegatu zen: bereziki hunkigarria izan zen Kontxa Laspiur eibartarrak iazko abuztuan hil zen Arrate Berrizbeitia Berbetan-eko kidea zenaren amari, Feli Gorosabeli lora-sorta emateko unea. Bestalde, Bagera elkartekoek oso detaile polita izan zuten, jaian parte hartu zuten lagun guztiei liburu bana oparitu zien-eta. Eguna primeran pasatu zuten eta, agurtu aurretik, eMePebo5t taldeak girotutako erromerian dantzan egiteko aukera ere izan zen (ikusi bideoa).