Berbetan-erako izen-ematea zabalik

Berbetan-erako izen-ematea zabalik
2014/02/07 00:00
eta kitto!

Euskeraz berba egiten hobetu nahi dutenek horretarako aukera bikaina daukate …eta kitto! Euskara Elkartearen Berbetan programarekin bat eginda. Euskaldun zahar eta berriekin osatutako talde txikietan, astean ordubetez batzen dira euskeraz edozein gairi buruz jarduteko. Parte hartzeagatik ez da ezer ordaindu behar eta interesa dutenek 943200918 telefonora deituta edo zuzenean elkartearen bulegora (Urkizu, 11 solairuartea) joanda eman dezakete izena. Une honetan 100 bat lagunek dihardute Berbetan programan, 13 taldetan banatuta.