Berbetan jaialdia antolatu du urriaren 5erako ...eta kitto! Euskara Elkarteak

Berbetan jaialdia antolatu du urriaren 5erako ...eta kitto! Euskara Elkarteak
2023/10/02 09:48
eta kitto!
Ikasturteari hasiera biribila emateko, eta azkeneko urteotako ohiturari jarraituz, Berbetan jaialdia antolatu du urriaren 5erako, eguena, …eta kitto! Euskara Elkarteak. Horrela emango diote hasiera ikasturte berriari Berbetan mintzapraktika-egitasmoak eta haren adarrek, Gurasoak Berbetan familia-giroa euskalduntzeko programak eta Ongietorri harrera eta elkarbizitzarakoak. Jaialdia arratsaldeko 17:00etatik 18:30era izango da Untzagan, harmailen aldean, eta 2tik 12 urtera arteko umeentzat puzgarriak eta tailerrak egongo dira, doan.

Jaialdiarekin hasi aurretik egitasmoaren aurkezpena egingo da, eta horretarako “talde-argazki handia atera nahi dugu. Hori dela-eta, dei egiten diegu hiru egitasmoetako parte-hartzaileei, 16:45 inguru bertan egon daitezen, harmailetan argazkia ateratzeko”, diote …eta kitto!-tik.

Datozen egunotan jarriko dira martxan hiru programak, egunotan zabalkundearekin dihardute elkartekoek, baina baten batek infomazio gehiago nahi izanez gero edo zuzenean izena eman nahi badu, 943200918 telefonora deitu edo mezua bidali dezake hona: elkartea@etakitto.eus edo ongietorri@etakitto.eus