Berbetan Jaialdia hartuko du bihar arratsaldean Errebal Plazak
Irailekoa bertan behera gelditu zen eguraldi txarragatik
2025/10/20
09:41
eta kitto!
...eta kitto! Euskara Elkarteak Berbetan Jaialdia antolatu du bihar arratsalderako Errebal Plazan 18:00etatik aurrera. Berez, eta urteroko ohiturari jarraituz, irailerako zegoen iragarrita jaialdia. Hasi ere hasi zen baina berehala gelditu zen bertan behera eguraldi txarrarengatik. Hori dela-eta, berriz antolatuko du jaialdia euskara elkarteak bihar. Disko Arima musika festak alaituko du arratsaldea DJ Mitxelek gidatuta. Ordubeteko saioa izango da, doan.