Berbetan jaialdia ospatuko da ostegun honetan Untzaga plazan eta 2 eta 8 urte bitarteko umeek hartu dute parte

Berbetan jaialdia ospatuko da ostegun honetan Untzaga plazan eta 2 eta 8 urte bitarteko umeek hartu dute parte
2022/10/04 07:28
eta kitto!
Datozen egunotan Berbetan egitasmoak ikasturte berriari ekingo diola ospatzeko jaialdia antolatuko du …eta kitto! Euskara Elkarteak  eguen honetan, urriaren 6an. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da jaia Untzagan, harmailen aldean, eta 18:30 era arte dibertitzeko makina bat ekintza izango dira: puzgarriak, jolasak, zirkuituak… 2 eta 8 urte bitarteko umeek parte hartu ahal izango dute eta doakoak izango dira.

Aurten hiru egitasmo eskainiko ditu …eta kitto!-k: batetik, Berbetan, astean behin euskara praktikatzeko taldeak; bestetik, Gurasoak Berbetan, familia-giroa euskalduntzeko ekimena, eta, hirugarrenik, aldi bateko etenaldiaren ondoren, berriro itzuliko da Ongietorri egitasmoa, kulturartekotasuna bultzatzeko programa.

Astea honetan aurkeztuko ditu …eta kitto!-k hiru egitasmoak, eta bertan emango da parte hartzeko informazio guztia. Horrez gainera, Haur Hezkuntzako eta LHko 1. eta 2. mailetako ikasleak eskolan bertan ari dira informazioa jasotzen egunotan.