BERBETAN mintzapraktika-programa. Inoiz ez da hain erraza izan euskara praktikatzea
2022/10/18
14:21
eta kitto!
Indarrez beteta eta berritasunekin ekin dio ikasturte berriari BERBETAN mintzapraktika-programak. 2002-2003 ikasturteaz geroztik, topaleku ederra eskaintzen die ahozko euskara hobetu nahi dutenei. Euskara praktikatzeko bide bat da, eta jende berria ezagutzeko ere bai. Horren ibilbide luzeko esperientziak erakutsi du, gainera, oso programa eraginkorra dela: “Programa honen gakoa euskara praktikatzeko taldeek eskaintzen duten giro natural eta informala da; berbalagunek, euren maila edozein dela ere, lasai egin dezakete berba euskaraz, lotsarik gabe; konplexuak alde batera uzten laguntzen die”, diote programako dinamizatzaileek.
Astean behin ordubete
Hori da berbalagunei eskatzen zaien gutxieneko konpromisoa. Aukera ere ez da txikia, “egunero ditugu taldeak, astelehenetik barixakura, talde batzuk goizez elkartzen dira eta beste batzuk arratsaldez. Eurek erabakitzen duten lekuan, normalean tabernaren baten elkartzen dira, lehen aipatu dugun giro informal hori bilatze aldera”.
Ahozko euskara hobetzeko
Berbetan programaren hartzaileak asko dira: “Ahozko euskara-maila hobetu nahi dutenentzat programa bikaina da: euskaltegian ikasitakoa praktikan jarri nahi dutenentzat, inguruan euskaraz norekin hitz egin ez dutenentzat, etxean edo eskolan ikasitako euskara erdi ahaztuta izan eta berreskuratu nahi dutenentzat, azterketa ofizial baterako ahozko proba prestatu nahi dutenentzat, lagun euskaldunak ezagutu nahi dutenentzat…”.
Euskaldunak ere beharrezko
Taldeetan euskara praktikatzeko beharra dutenak euskaraz ondo hitz egiten duten euskaldunekin elkartzen dira. “Euskaldunen figura oso inportantea da. Berbalagunek asko eskertzen dute taldean euskaraz ondo aritzen direnak ere egotea”, eta, beraz, dei egiten dute elkartetik, “euskaraz ondo moldatzen bazara eta praktika behar dutenei laguntzeko prest bazaude, hemen duzu horretarako aukera”.
Ekintza osagarriak harreman sarea handitzeko
Astean behin ordubete, eta horrekin nahikoa ez daukanak, ekintza osagarrietan parte hartzeko aukera zabala dauka zain. “Ekintza ugari antolatzen ditugu, txangoak, ikastaroak, hitzaldiak… Berbalagunek asko eskertzen dituzte horrelakoak. Batetik, ondo pasatzen dutelako, baina,bestetik, kontuan izan behar dugu berbalagun askorentzat euskaraz berba egiteko duten aukera bakarra programa hau dela, eta, beraz, zenbat eta handiagoa izan euren euskal harreman sarea, orduan eta aukera gehiago izango dute euskaraz berba egiteko”.
Parte hartzea doakoa da. Urte osoan eta edozein momentutan eman daiteke izena bide hauek erabilita: 943200918 / elkartea@etakitto.eus