San Andres Bertso Paper lehiaketara lanak aurkezteko epeak zabalik dirau

Azaroaren 7ra arteko epea izango dute bertsoak aurkeztu nahi dutenek
San Andres Bertso Paper lehiaketara lanak aurkezteko epeak zabalik dirau
2025/10/29 09:42
eta kitto!

…eta kitto! Euskara Elkarteak martxan du XXXI. San Andres Bertso Paper lehiaketa. Maila bi izango dira: 16 urtetik beherakoena bata, eibartarrei irekia, eta 16 urtetik gorakoa bestea, Euskal Herri osoari irekia. Gaztetxoenen kasuan, bertso bat edo bi kopla aurkeztuko dituzte eta helduek, berriz, lau puntu edo gehiagoko 6 bertso gutxienez eta 10 gehienez (asko jota bi lan). Gaia eta doinuak libreak izango dira. Lanaren 3 kopia entregatuko dira gaitzizenarekin sinatuta, eta gutunazal itxian gaitzizena identifikatzeko datuak (izen-abizenak, bizilekua eta telefonoa). Bertsoak postaz bidaliko dira edo norberak eraman ditzake, beranduenez azaroaren 7rako, ondoko helbidera: …eta kitto! Euskara Elkartea. Urkizu 11 solairuartea. 20600 Eibar. 

Sariei dagokienez, helduen mailako onenak 300€-ko saria irabaziko du eta bigarrenak 250€-koa. Gaztetxoen artean, berriz, irabazleak txapela eta liburua jasoko ditu eta bigarrenak plaka eta liburua.