Berbetan mintzapraktika-programa martxa betean hasi da
2017/09/25
13:51
eta kitto!
Aurreko astean aurkeztu zuen ...eta kitto! Euskara Elkarteak aurtengo egitasmoa, Ongi Etorri Berbetan-era harrera eta elkarbizitzareko programarekin batera, eta honez gero taldeak hasi dira elkartzen.
Ahozko euskera hobetzea, euskera praktikatzea nahi dutenei horretarako aukera ezin hobea eskaintzen die Berbetan-ek. Astean behin ordubete besterik ez du eskatzen, eta lagunartean, giro natural eta informalean, presiorik gabe, euskeraz berba egiteko aukera eskaintzen dute taldeek. Astelehenetik ostiralera daude taldeak, goizez zein arratsaldez.
Gauza bera Ongi Etorrirekin ere. Kasu honetan auzoetan osatu eta elkartzen dira taldeak, astelehen, astearte eta asteazkenetan. Zertarako? Euskerara eta euskal kulturara gerturatzeko eta herriko jatorri ezberdinetako bizilagunak elkar ezagutzeko.
Egitasmoetako batean edo bietan izena ematea oso erreza da. Telefonoz (943200918), elkartera bertara joanda (Urkizu 11, solairuartea) edo webgunearen bitartez (www.etakitto.eus).
Informazio gehiago hemen:
Berbetan: http://etakitto.eus/proiektuak/zer-da-berbetan
Ongi Etorri: http://etakitto.eus/zer-da-ongi-etorri-berbetanera-que-es-ongi-etorri-berbetanera
Aurreko asteko aurkezpenean programetako parte-hartzaileek hartu zuten hitza, euren esperientzia kontatzeko.