Berbetan mintzapraktika-programako berbalagunek omenaldia jaso zuten barixakuan Errebal plazan

Ekitaldi horrekin, omenaldia jasotzeaz gain, agurtu dute aurtengo ikasturtea berbalagunek
2024/06/10 13:47
eta kitto!

…eta kitto! Euskara Elkarteak ikasturtean egindako lana aitortu eta balioan jarri nahi izan die, bai euskara praktikatzen dihardutenei, bai haiei laguntzen diharduten euskaldunei. Agurra (aurreskua) eta bertsoen ondoren kalejiran igo ziren Ipur sagardotegiraino. Ekitaldi horrekin, omenaldia jasotzeaz gain, agurtu dute aurtengo ikasturtea berbalagunek.