Berbalagunek Mutriku bisitatu dute
2018/05/15
13:29
eta kitto!
Joan den zapatuan Berbetan eta Ongi etorriko kideek Mutrikura egin zuten txangoa. Hasierako plana, bazkaldu eta gero zazpi hondartzak itsasontziz ikustea zen, baina eguraldi kaskarra egiten zuela-eta, plan hori bertan behera utzi behar izan zuten. Hala ere, ez zuten aspertzeko astirik izan. Bapo bazkaldu eta Nautilus museoa bisitatu zuten, eta bisita amaitu ondoren, Mutrikuko kaleetan gora eta behera ibili ziren, giro paregabean. Oso gustora eta eguraldiari erreparatu gabe umore onean pasa zuten eguna berbalagunek.