Berbetaneko familiek zapatu goiz zoragarria pasa zuten Eureka Zientzia Museoan

Hirurogeitik gora lagun izan ziren Donostiako museoan
Berbetaneko familiek zapatu goiz zoragarria pasa zuten Eureka Zientzia Museoan
2026/05/18 08:53
Maider Aranberri Sarasua

Joan den zapatuan, Ongietorri eta Gurasoak Berbetan egitasmoetako familiak Eureka Zientzia Museoan izan ziren. Hirurogeitik gora lagun joan ziren, goizean goiz autobusa hartuta Eibarren. Bertara iritsitakoan, hiru taldetan banatu zituzten eta museoa goitik behera ikusi eta gidariaren azalpenak adi entzun zituzten: zentzumenak eta sentikortasuna, elektrizitatea, argi-jokoak, mundu mekanikoa...

Bisita gidatua amaitu ondoren, Planetariumean sartu ziren eta, bertan, unibertsoko planetak ezagutu zituzten Roke espazio-ontziaren historiaren bitartez. Gauza asko ikasita eta pozarren itzuli ziren Eibarrera ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako irteeratik.