Berdel Eguna etxean ospatzeko aukera
2020/04/03
14:26
eta kitto!
Berdel Egunak 25 urte bete behar zituen aurten, baina festa bertan behera utzi behar izan dute koronabirusaren eraginez. Hala ere, Mutrikuko Udalak eta Debabarrena Turismok #BerdelEgunaEtxean ekimena jarri dute martxan sare sozialetan, Berdel Eguna etxean ospatu ahal izateko. Ekimen honek berdelarekin egindako errezetak argazki edo bideo bidez partekatzea du helburu.
![Gerritek-copia.jpg Gerritek copia](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/gerritek-copia.jpg/@@images/image-0-2373b57b5a0b0ca8993b4810a6e0d5c6.jpeg)
![Gerritek-copia.jpg Gerritek copia](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/gerritek-copia.jpg/@@images/image-0-2373b57b5a0b0ca8993b4810a6e0d5c6.jpeg)