Bergara Pneumatikoak eta Malape Taberna taldeak futbol zaletuaren lidergoan nabarmendu dira

Bar Marem eta Baserri taldeek, ostera, punturik lortu gabe jarraitzen dute oraindik
Bergara Pneumatikoak eta Malape Taberna taldeak futbol zaletuaren lidergoan nabarmendu dira
2026/09/28 12:24
Ekhi Belar Errasti

Larunbatean, irailak 19, futbol zaletuaren 2026/27 ligari eman zitzaion hasiera Unben. Aurten, Athlete Terraza taldea batu da ligara eta, ondorioz, guztira hamar talde ibiliko dira lehian.

Lehen partidan bederatzi gol izan ziren guztira, Bar Marem eta Garajes Garciaren artekoa 4-5 gelditu baitzen. Bergara Pneumatikoak taldeak ere bost gol sartu zituen Adahi Etxegiren aurka, baina bakarra jaso. Beraz, berak hartu du lidergoa.

 

Emaitzak

  • Xania Taberna 1 - 2 Athlete Terraza
  • Bergara Pneumatikoak 5 - 1 Baserri
  • Kalaka Buenos Aires 1 - 0 Limpiezas Rueda
  • Garajes Garcia 0 - 2 Adahi Etxegi
  • Bar Marem 1 - 4 Malape Taberna

 

Sailkapena

  1. Bergara Pneumatikoak, 6 puntu
  2. Malape Taberna, 6 puntu
  3. Garajes Garcia, 3 puntu
  4. Limpiezas Rueda, 3 puntu
  5. Xania Taberna, 3 puntu
  6. Kalaka Buenos Aires, 3 puntu
  7. Adahi Etxegi, 3 puntu
  8. Athlete Terraza, 3 puntu
  9. Bar Marem, 0 puntu
  10. Baserri, 0 puntu

 

Hurrengo jardunaldia

  • Urriak 3, 09:00: Xania Taberna - Limpiezas Rueda
  • Urriak 3, 09:00: Bergara Pneumatikoak - Bar Marem (goiko zelaian)
  • Urriak 3, 10:30: Baserri - Adahi Etxegi
  • Urriak 4, 09:00: Athlete Terraza - Malape Taberna
  • Urriak 4, 10:30: Kalaka Buenos Aires - Garajes Garcia