Bergara Pneumatikoak taldeak geldiezin jarraitzen du futbol zaletuaren lidergoan

Datorren asteburuan ez da jardunaldirik jokatuko, San Andres jaiak ospatzen direlako
Bergara Pneumatikoak taldeak geldiezin jarraitzen du futbol zaletuaren lidergoan
2026/11/23 10:51
Ekhi Belar Errasti

Asteburuan futbol zaletuaren ligako 8. jardunaldia jokatu zen Unben eta emaitzek ez zuten aldaketa handirik eragin sailkapen orokorrean. Lehen postuan Bergara Pneumatikoak taldeak jarraitzen du, sendo, Garajes Garciari 2-3 irabazita.

Malape Taberna du atzetik. Azken sailkatuari 5-0 irabazi ondoren, liderrarengandik bost puntura dago, baina partida bat gutxiago jokatuta. Hain zuzen ere, larunbatean jokatuko du partida hori, Limpiezas Ruedaren aurka, 09:00etan. Limpiezas Rueda azken postuetan dago Baserrirekin lau puntura berdinduta, beraz, Malapek aukera ederra du Bergarari presioa sartzeko.

Gainontzeko taldeek atseden hartuko dute asteburuan, San Andres jaiak direla-eta ez delako jardunaldirik jokatuko.

 

Emaitzak

  • Malape Taberna 5 - 0 Baserri
  • Bar Marem 2 - 1 Athlete Terraza
  • Xania Taberna 1 - 0 Kalaka Buenos Aires
  • Garajes Garcia 2 - 3 Bergara Pneumatikoak
  • Adahi Etxegi 7 - 0 Limpiezas Rueda

 

Sailkapena

  1. Bergara Pneumatikoak, 22 puntu
  2. Malape Taberna, 17 puntu
  3. Xania Taberna, 16 puntu
  4. Adahi Etxegi, 15 puntu
  5. Garajes Garcia, 10 puntu
  6. Kalaka Buenos Aires, 10 puntu
  7. Bar Marem, 9 puntu
  8. Athlete Terraza, 6 puntu
  9. Limpiezas Rueda, 4 puntu
  10. Baserri, 4 puntu