Bero-boladari aurre egiteko hitzaldia egingo da bihar Untzaga Gizarte Etxean

Bero-boladari aurre egiteko hitzaldia egingo da bihar Untzaga Gizarte Etxean
2026/06/29 13:56
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Bihar, ekainaren 30ean, martitzenez, bero-boladen aurrean nola zaindu azaltzeko hitzaldia eskainiko da 11:30ean Untzaga Gizarte Etxean.

Hitzaldia Alberto S. de Viteri doktoreak eta Untzaga Gizarte Etxeko lehendakariordeak emango du, bero-boladen aurkako prebentzio-neurriak azaltzeko helburuarekin. Amaieran, parte-hartzaileek zalantzak argitzeko aukera izango dute.