Beroari aurre egiteko musika
San Juan Kontzertua eskaini du gaur eguerdian Eibarko Musika Bandak. Urtero bezala, jai giroko musika jo dute. Gainera, Lizarrako gaiteroekin ere jo dute.
Bihar, hilak 25, emanaldi berezia eskainiko dute 22:00etatik aurrera, Untzagan. ‘Once upon a time in Untzaga’ saioa eskainiko dute eta bertan, iaz ‘Eraztunen gizona’ pelikularekin egin bezala, aurten western estiloko pelikulen abestiak joko dituzte, pantailan pelikula ezberdinen irudiak agertzen diren bitartean. Horrela, ‘Los siete magníficos’, ‘Silverado’, ‘El bueno, el feo y el malo’ eta ‘Por un puñado de dólares’ bezalako pelikulen soinu-banden abestiak joko dituzte, besteak beste.
Ekitaldi guztien jarraipena gure INSTAGRAMeko kontuan egin dezakezu, zuzeneko irudien eta laburpen bideoen bitartez, eta baita Facebook-en ere.