"Berriketan ikasi" Esperientzia Eskolako aurtengo proiektuaren entsegu irekia egingo da bihar Errebalen
2022/05/30
15:48
eta kitto!
Barixakuan agurtu zuten ikasturtea Debabarreneko Esperientzia Eskolaren 17. promozioko ikasleek. Ermua, Elgoibar, Ondarroa eta Eibarko 25 ikasle egon dira kurtso honetan eta ikasturte amaierako ekitaldian diploma bana jaso zuten Jon Iraola alkatearen eta Patxi Mutiloa Ikasten elkarteko presidentearen eskutik. Aurretik, baina, Aitor Alberdi Ikasteneko kideak aurkeztuta, 17. promozioko bi ikaslek, Jorge Iturricastillok eta Esther Sagarduyk, beraien esperientzia aberasgarria azaldu zieten Armeria Eskolako areto nagusian bildutakoei.
Ekitaldia agurtu aurretik Esperientzia Eskolako aurtengo proiektua, “Berriketan ikasi” izenekoa aurkeztu zuten. Esandakoaren arabera, “proiektu honen bidez, tertulia gune bat sortu nahi dugu, gure intereseko gaiei buruz eztabaidatzeko. Gure helburuak hauek dira: gure ezagutzak zabaltzea; iritzi desberdinak errespetuz entzuten ikastea; gure buruak irekitzea eta beste pertsona batzuen ekarpenekin aberastea; entzute aktiboa sustatzea; gure sinapsi neuronalak erraztea, ikuspegi berrietara irekiz; ezagutza objektibotik espiritu kritikoa sustatzea; presiorik gabe ikastea; eta gozatuz sozializatzea”.
Berez, ikasturte berriarekin batera abiatuko da egitasmoa, baina biharko entsegu ireki bat prestatu dute, 10:00etatik 12:00etara Errebal Plazan. Biharko saiorako aukeratu duten gaia “Feminismoa ulertzen dugu?” da eta nahi duten guztiek izango dute parte hartzeko aukera.