Bertan behara utzi dute Sanjuanetako zezen-jaialdia
2016/06/10
09:26
eta kitto!
Bertan behera utzi behar izan da ekainaren 25ean Eibarko zezen plazan egitekotan zegoen zezen-jaialdia, administrazio-prozedurarekin zerikusia duten arrazoiak tarteko. Beraz, Eibarko Udalak aditzera eman duenez, "aurten, zezen plazak enbolatuak eta koadrilen jokoak baino ez ditu hartuko; biak Sanjuanetako programa barruan dauden ekitaldiak. Horretarako, zezen plaza egokitu beharra dagoenez, han jarritako kirol kantxak kendu eta hare-geruza botako da. Jaiak igaro ondoren berriro ipiniko dira jokalekuak".
Gobernu taldeak gaiaren inguruan emandako azalpenen arabera, "Kultura arloak zezen ikuskizun bat antolatzeko kontratu-proposamen bat aurkeztu zuen, eta Kontratazio eta Diru-laguntza Atalak txosten bat egin zuen kontratazio-prozedura horren gainean. Txosten horrek hauxe dio: burutu den prozedura ez dela egokitzen kontratazio alorrean indarrean dagoen legeriara".
Kontratazio Atalak egindako txostenak dio "18.000 eurotik gorako kontratu guztietan ohiko prozedura bete behar dela, eta lehiaketara jo. Zezen ikuskizunaren kasu hau “txartel-leihatilakoa" deritzon kontratu horietako bat da: zezenketa antolatzeagatik, Udalak diru-zenbateko finko bat jartzen du (3.500 euroko diru-laguntza + BEZa), eta hara doan ikusle bakoitzak 20 euroko sarrera ordaintzen dio ikuskizun horren sustatzaileari".
Gaineratzen du "kontratuaren prezioa kontratistak jasoko duen ordaina bada, diru hori datorren tokitik datorrela ere (Udalak jarritakoa edo sarrera erosi duten ikusleek ordaindutakoa), kontratuaren balioa, adjudikazioaren tramitazioan erabili beharreko prozedura zehazteko orduan, 40.500 eurokoa izango litzatekeela (Udalaren 3.500 euroak + BEZa, eta leihatilan bildutako balizko diru-sarrera horiek: 1.850 jarleku x 20 euro sarrera bakoitzeko)".
Egoera horren aurrean, kontratuak ez zuenez betetzen indarrean dagoen legeria, Miguel de los Toyos alkateak Bozeramaileen Batzordea deitu zuen ekainaren 8an, urte honetako zezen-ikuskizuna bertan behera geratzen zela azaltzeko, izan ere, legeak esaten duena betez gero, zezenketa lehiaketara ateratzeko prozedura horrek hiru hilabete inguru eskatuko bailuke.
Bozeramaileen Batzordean ere baloratu zen komeni zela urte honetan zezen plazan egingo diren ekitaldietara joaten den ikusle-kopuruaren inguruko analisi bat egitea, horrela, urtero, kirol kantxak edo jokalekuak jartzen eta kentzen ibiltzeak merezi duen ala ez ikusteko eta beste aukera batzuk aztertu behar diren jakiteko.
Zezen plazako kirol kantxak jartzea erabaki zenean, Udalak jaietan horiek kentzea erabaki zuen, jaietako jarduerei gauzak erraztu eta gazte koadrilen ekitaldiak nahiz zezen girokoak egiteko. "Beraz, alde horretatik aztertuta, zezenak izan ala ez izan, kostu aldetik berdina da kantxak edo jokalekuak kentzea eta berriro ipintzea", eman dute aditzera.
Hala ere, alkateak adierazi duenez, "zezen alorreko ekimen berriren bat badago Udalak hori aztertu egingo du eta antolatu ahal izango da; betiere, prozedurak indarrean dagoen legeria betetzen badu. Miguel de los Toyos alkateak "Peña Taurina Eibarresa" taldeko kideei bere eskerrona erakutsi die, horrelako ikuskizunak antolatzeko duten helburu zilegi horren ildotik, Udalarekin elkar lanean aritzeko beti prest eta gertu egon direlako; hortaz, ezin zaie haiei leporatu zezen-ikuskizuna ezin egite hori".