Bertsolari Txapelketa Nagusia motorrak berotzen
Dagoeneko prestatu dute Bertsolari Txapelketa Nagusiaren egutegia, eta irailaren 29an hasiko den ibilbideak abenduaren 15ean izango du amaiera. Ordura arte sei kanporaketa eta ondorengoko zazpi finalaurreko jokatuko dira Barakaldoko BEC-en izango den finalera ailegatu aurretik. Kanporaketak honakoak izango dira: Amasa-Billabonan (irailaren 29an), Markina-Xemeinen (urriaren 5ean), Hendaian (urriaren 12an) eta Altsasun (13an), Legazpin (urriaren 19an) eta Oionen (urriaren 26an). Finalaurrekoak Gernika-Lumon (azaroaren 9an) eta Tolosan (10ean) hasiko dira, honako herrietan jarraitzeko: Oiartzunen (azaroaren 16an) eta Murgian (17an), Elizondon (azaroaren 23an) eta Donostian (24an) eta Maule-Lextarrenen (azaroaren 30ean). Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak sarrerak aurrez erosteko aukera eskaintzen du, www.bertsosarrerak.eu helbidean. Finaleko sarrerak, bestalde, hainbat lekuetan lortu ahal izango dira; gure herrian, Arrate Kultur Elkartean izango da eskuratzeko aukera.