Bertsolariek saio biribila egin zuten atzo Portaleak hartu zuen San Andres jaialdian
2019/11/25
19:39
eta kitto!
San Andres jaien inguruan …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen bertso jaialdian bikain aritu ziren atzo arratsaldean Onintza Enbeita, Aitor Sarriegi, Unai Iturriaga eta Maddalen Arzallus bertsolariak, Jon Mikel Mujikak ipinitako gaiei kantatuta. Aurretik, aurtengo San Andres Bertso Paper lehiaketako irabazleek saritutako bertsoak abestu zituzten eta saria jaso zuten. Edizio honetan, helduen mailan, lehen saria Iñigo Legorburu hernaniarrak eskuratu du eta bigarrena Jesus Mari Gisasola “Trunboi” eibartarrak. Eta 16 urtetik beherakoen artean, lehen saria Beñat Oñederrak eraman du eta bigarrena June Alberdik.