Besta Berri dantza ikuskizuna zapatuan Baluarten

Besta Berri dantza ikuskizuna zapatuan Baluarten
2014/01/30 00:00
eta kitto!

Zapatuan, otsailaren 1ean Besta Berri euskal dantzen ikuskizuna hartuko du Iruñeko Baluartek (areto nagusiak), arratsaldeko 20.00etan (sarrerak 14-18 eurotan salgai, www.baluarte.com webgunean, leihatilan eta 902 15 00 25 telefonoan). Corpus Christi jaian oinarrituta Juan Antonio Urbeltzek Argia dantza taldearentzat sortutako ikuskizunean Argia, Elgoibarko Haritz, Eibarko Kezka, Iruñeko Duguna, Debako Gure Kai, Biarritzeko Maritzuli eta Bidarteko Xinkako dantza taldeak igoko dira taula gainera, 100 bat dantzari orotara eta, horiekin batera, hamabost musikarik zuzenean jardungo dute.