Beste garaipen bat Deporreko 3. mailako B taldearentzat
Eibar A eta Eibar C taldeek, ostera, galdu egin zituzten euren norgehiagokak
2026/02/25
12:45
Ekhi Belar Errasti
Eibarko Klub Deportiboko xake batzordeko taldeek Gipuzkoako Taldekako Txapelketan jarraitzen dute lehian buru-belarri. Hirugarren mailan jokatzen duen Eibar B-k dihardu izaten denboraldi honetako talderik onena eta asteburu honetan berretsi du hori, beste garaipen bat lortu baitu, 4-0, Zaleak B taldearen aurka.
Bere mailan jokatzen duen Eibar C-k, ostera, ezin izan zuen aurreko jardunaldiko emaitza positiboa atera eta 1-3 galdu zuen Agustin de Leiza C taldearen aurka.
Lehen mailan diharduen Eibar A-k ere galdu egin zuen, bere kasuan 0,5-3,5 Fomento Culturalen aurka.
Hurrengo jardunaldian, Eibar A-k Gros C-ren aurka jokatuko du, Eibar B-k Domusa Teknik Azpeitiaren kontra eta Eibar C-k Goierri B izango du arerio.