Beste garaipen bat Ohorezko Erregionaleko CD Urki taldearentzat

Bolada ezin hobean jarraitzen du Eibarko taldeak eta orain ekura du 4. postua
Beste garaipen bat Ohorezko Erregionaleko CD Urki taldearentzat
2026/02/23 12:10
Ekhi Belar Errasti

Gabonetako oporrez geroztik irabazten besterik ez daki Ohorezko Erregional mailan jokatzen duen CD Urki taldeak. Oraingoan, Deusto izan da eibartarren biktima, Bilbon 1-2 irabaziz. Gauzak horrela, Urkik 6. postuan jarraitzen du, baina orain gertuago du 4. tokia, puntu bakarrera baitago Mondragon CF.

Hurrengo jardunaldian jarraipenaren bidetik jarraitzeko aukera ederra du Urkik, 16. postuan dagoen Euskalduna Andoaindarra jasoko baitu Unben.

CD Urki-ren taldeek honako emaitzak lortu dituzte:

  • Ohorezko Erregionala: Deusto 1-2 Urki Alkideba
  • 1. Erregionala: Urola 3-1 Urki JMR
  • Jubenilen Euskal Liga: Urki Eibarbus 0-1 Cultural
  • Jubenilen Gorengoa: Zumaiako 2-2 Urki ABC
  • Jubenilen Kopa: Atsedena
  • Kadeteen gorengoa: Urki Heganrent 2-5 Mondragon
  • Kadeteen Kopa: Urki Boj 2-2 Aloña Mendi
  • Infantilen Kopa: Ordizia 0-1 Urki Beltran
  • Infantil txiki: Aloña Mendi 10-0 Urki Larragest
  • Emakumezkoen Kopa: UDA Arizmendi 5-0 Urki JAZ