Beste igeriketa egun berezia bizi izan zuten Eibar Igerixan taldekoek Ipuruan

Beste igeriketa egun berezia bizi izan zuten Eibar Igerixan taldekoek Ipuruan
2023/06/15 12:13
eta kitto!
San Juan Sariaren 34. edizioa bizi izan zuten aurreko barixakuan Ipurua kiroldegiko igerilekuan eta bertan gure herriko ordezkariak maila bikaina erakutsi zuten. Lehiaketa berezia izaten da egun horretakoa: igerilari guztiek lau modalitateetan (tximeleta, bizkarra, braza eta librea) egiten dute igeri, bakoitzean 50 metro betez. Lau probak bilduta, sei marka onenak egiten dituztenek 200 estilokoarekin amaitzen dute. Eibar Igerixanek bederatzi neska eta bost mutilen taldea aurkeztu zituen, euretako sei senior eta junior mailakoak eta beste zortzi infantil mailakoak. Eibartarrei dagokienez, seniorretan Asier Gomez onena izan zen eta Miren Galdos hirugarren, Paula Calvo lehenengoa izateko infantiletan. 4x100 metroko estilo errelebo mistoetan, bestalde, Eibar Igerixaneko taldeak lehen bi postuetan amaitu zuten. Horrela, honakoak izan ziren Eibar Igerixaneko igerilari onenak: Paula Calvo eta Jokin Oneka infantiletan, eta Asier Gomez eta Miren Galdos seniorretan. San Juan Sariko igerilari onenaren txapela, dena dela, CN Easwim taldeko Maider Redin izan zen.