Betiko ura: kartel baten faltan, bi
2015/05/02
00:00
eta kitto!
Esanak esan, kontrola biharrezkua da herrittarren kontsumuari begira, eta hor administraziñuak neurrixa hartu bihar izaten dittu. Ipuruako Osasun Publikoko zentrora jo dogu eta Jon Lamariano Sanidadedo sailleko Deba baillararako koordinatzailliak hainbat puntu argittu desku. “Ur tratatu bariko lehenagoko kartela jarri ebenian be edateko ur txarra zala ipiñi bihar zeben. Halako gauzak, dana dala, oso gatxak dira tratatzeko eta herrittarreri informaziño zuzena emotia erakundieri kostatzen jakue, txarto ulertziak eta alarmia piztu leikezelako”. Lamarianok diñuanez, “jendiak jakin bihar dau halako itturrixak, kontsumorako ur sarian daguazen beste batzuen kontra, edozein aldaketa izateko arriskua dakela eta horrek kaltia eragin leikiela: lehorte bat dala, ganadu gehixago daguala inguruetan... uraren ibilbidiaren puntu baten kutsatzeko arriskua egon daiteke, nonbaittetik apurtu leike prozesu normala”. Urtero bi analitika egitten dira eta “2013tik hona, Urkizukuak seitik bittan emon dau toleratzen dana baiño presentzia mikrobiologiko altuagua. Errekatxukuak, esaterako, azkeneko bostetan”. Edateko ur txarra dala diñuan kartela “azken sei analitiketatik bittan balore altuaguak emoten badittu edo, zuzenian, baten kutsadura larrixa bada” ipiñi bihar da.
Aste honetan bertan billeria egingo dabe Gipuzkuako Ur Kontsorziokuak halako gaixak zelan tratatu erabagitzeko asmoz. Sanidadedo arduradunak ez daka argi nundik nora joko daben: “Zalantza asko sortzen dira tratatu bariko ure- tako itturrixen inguruan eta ez dago argi herrittarrari zelan informatu bihar jakon. Gaiñera, territorixo bakotxak bere erara funzionatzen dau. Prozedimentua behintzat errebisatzeko asmua dago eta bada zeozer; jakitteko dago zeozer aldatuko dan, billeria ez da erraza izango”. Sasoi batian Sanidadia arduratzen bazan uraren kalidadiaz, “gaur egun uraren kontrolaren erantzunkizuna jabiena da, hau da, kasu honetan Udalarena. Gipuzkuako Ur Kontsorziuak egitten dittu analitikok eta gure funziñua izaten da hórrek probok gainbegiratzia”. Nahasketarik ez izateko, Lamarianok diñuan moduan, “Urkusuko itturrixaren uraren kalidadia oin dala 3 edo 5 urteko bera da: orduan be arriskua zekan eta oin gauza bera, kutsatzeko arrisku hori hor egongo da. Beste aukera bat da hor bestelako itturri bat ipintzia”.
Itturrixen herrixa
Holan bataiatu zeben gure herrixa bere sasoian. Udaleko ingurugiro batzordian oin dala hogei urte egindako ikerketa baten arabera, 42 eguazen herrixan bertan, mendi eta basarrittakuak kenduta.. “Zentsau egin ziran, euren ezaugarrixekin”. Konparaziñuan, beste herrixetan baiño gehixago ei dagoz gurian, “iturri asko ur sare nagusixarekin lotuta”. Urkusu, Errekatxu, Ardantza, Abontza eta Aldatzeko itturrixak iturburuetatik datoz. Amañako bixetatik (Artegietakua eta Ziriako Agirrekua) ezin da edan. Aittatutako informian 43 itturri eguazen, baiña bariantia eta (batez be) autopistia egitterakuan, asko desagertu dira; hori bai, bariantia egitten, Matsarixa aldian beste bat agertu zan. Urkusuko parke haundiko biribilla be 1997xan kendu eben. Eta Sakunekuak eta Urtzaille kalekuak ez dabe urik emoten. Santaiñesekua, bestalde, zaharrenetakua ei da. Lur azpiko ura erabiltzen daben itturririk ia ez dago gure herrixan. 1994ko legortia izan zanian, “zahori batek ur mordua detektau eban Arrateko zelaixan, baiña oso sakon” eta ez zeban merezi. Akondia basarrixan be perforaziñua egin zan oin dala urtiak eta “baitta ur mordua lortu”. Krabelin hotelaren osteko txabolan lur azpiko ura etaratzeko bonbarekin 60 metroko perforaziñua egin eben eta Arrate guztirako ura emoten dau.
Gure herriko itturri ezagunenen artian, Urkusukua, Ardantzakua eta Ibarkurutzekua dagoz. Urkusukua Errastineko forjan egon zan eta 1979xan parkera pasau eben. Ardantzakua 1812kua da eta 1988xan konpondu eben; Urkon daka iturburua. Eta Ibarkurutzekua 1892kua da; azken horrek Txontan daka iturburua, Solac enpresia izan zanaren inguruan, eta hodi baten bittartez zeharkatzen dau Ego ibaia.