Bi hitzaldi eskainiko dira gaur Portalean: gizonentzat lehenengo eta emakumeentzat jarraian

Bi hitzaldi eskainiko dira gaur Portalean: gizonentzat lehenengo eta emakumeentzat jarraian
2023/11/08 11:50
eta kitto!
Portaleako ikastaro gelak gaur bi hitzaldi hartuko ditu, ordu erdiko tartearekin hasiko direnak, eta kasu bietan bi orduko iraupena izango dutenak. Lehenengoa 17:30etik 19:30era iraungo du, eta bigarrenak 18:00etan hasi eta 20:00etan amaituko da. Lehenengoa gizonei zuzenduta dago eta bigarrena emakumeei. Gaia, hori bai, berbera izango da kasu bietan: "Emakumeen eta gizonen arteko harreman parekideak". Antolatzaileek diotenez, "atzerritar emakume eta gizonei bideratutako erlazio berdintasunei buruzko hitzaldiak" izango dira.