Bi irteera gidatu estreinatuta ekin dio Geoparkeak udako denboraldiari
2016/06/10
22:43
eta kitto!
Euskal Kostaldeko Geoparkeak uda honetarako prestatu duen Bisita Gidatuen Programa berria aurkeztu zuten barixakuan Debako Santa Maria elizan Geoparkea osatzen duten hiru udalerrietako alkateek, Pedro Bengoetxeak (Deba), Jose Angel Lizardik (Mutriku) eta Oier Kortak (Zumaiak), Leire Barriuso Geoparkeko gerentearekin eta Esti Irureta Zumaiako turismo teknikariak. Azaldu dutenez, datozen hilabeteetarako 500 jardueratik gora programatu dituzte: ekainean hasi eta irailera arte Geoparkeak egunero-egunero eskainiko ditu bisita gidatuak.
Orain arteko eskaintza hobetu eta indartzeko asmoz, uda honetan irteera gidatu berri bi jarri dira abian. Batetik, umeei eta familiei zuzenduta dagoen “Lasturko plaza” izenekoa bailara horretan egingo da eta umeak izango dira protagonista. Euskal jolas tradizionalak berreskuratu eta sustatu nahi dituen proposamen honetako esperientziak hiru orduko iraupena izango du. Errota zaharrean artoa eho ondoren, talo tailerrean parte hartuko dute familiek eta, indarrak hartu ostean, xarma berezia duen Lasturko plazan elkartu eta euskal jolas tradizionaletan arituko dira: txingak, sokatira, lokotx biltzea, zaku lasterketa…
Eta “Geoparkeko herriak” delakoa, berriz, Mutriku, Deba eta Zumaiako kultur eta itsas ondarea ezagutzera emateko proposamena da. Bisita bakoitza hiru herrietako batean egingo da eta bisitariak itsasoari eta itsas kulturari estu lotutako herri bat deskubrituko du, alde zaharreko eraikin eta monumentu nabarmenak bisitatuz. 90 minutuko iraupena izango du.
Proposamen berriekin batera, ohiko ibilbide turistikoak eskainiko dituzte: itsasontzian egiteko irteerak, ibilbide geologikoak eta kulturalak, barnealdeko bailarak ezagutzeko jarduerak… 13 proposamen ezberdin, guztiak gida profesionalen eskutik egitekoak.
Eskaerari hobeto erantzun ahal izateko, bestalde, “Flyscharen Ibilbidea” izenekoaren irteera kopurua bikoiztu egin dutela nabarmendu dute aurkezpenean: "Paisaiaren edertasunak eta Geoparkeak gordetzen duen aberastasun geologiko, natural eta kulturalak erakargarritasun turistiko nagusietako bat bihurtu dute. UNESCOren aitortza ere lortu du, iaz erakunde horren Munduko Geoparke izendapena eskuratu zuen eta".
Eman dituzten datuen arabera, bisitari kopuruak gora egin du: 2015ean 9.756 lagunek hartu zuten parte Geoparkeak eskainitako irteera gidatuetan, aurreko urtean baino %48k. Bestalde, Geoparkea euren kabuz bisitatzen duten bidaiariak ere badaudela gogorarazi dute: iaz Zumaia, Deba eta Mutrikuko turismo bulegoetan 79.369 lagun hartu zituzten.
Eskaintzari buruzko informazio osoa kontsultatzeko eta erreserbak internet bidez egiteko geoparkea.com webgunera sartu daiteke edo, bestela, Mutriku, Deba eta Zumaiako turismo bulegoetara joateko aukera ere badago.