Bi Ta Piku, serigrafiaren eta adiskidetasunaren moda
Hiru lagun eibartarren artean sortutako proiektua diseinu berriekin jantzi ditu herriko kaleak
2025/09/26
11:59
eta kitto!
‘Bi ta piku’ hiru lagun dira, Jone Bengoa Urizar, Marta Marina Larrañaga eta Uxue Igarza Loiola, baina askotan hirurak ez daudenez, horregatik dira ‘Bi ta piku’. Hau ez da matematikako problema bat, horrela esan digute eurek. Lagunak dira, eta baita sortzaileak ere, eta elkarrekin denbora librea beste modu batean pasatzeko (besteak beste) sortu dute ‘Bi ta piku’, serigrafia modan bihurtzen duen marka.