Bidebarrieta kalean konponketak egingo dira uda honetan

Abuztuan pasabide goratu bat egingo da 20. eta 24. pegoren artean. San Agustin eta Bidebarrieta kaleen arteko bidegurutzea ere konpondu egingo da bide-segurtasuna hobetze aldera.
Bidebarrieta kalean konponketak egingo dira uda honetan
2025/06/12 11:42
eta kitto!

Udalak iragarri duenez, abuztuan jarduketa bat egingo da galtzadan Bidebarrietako 20-24 zenbakien artean, eta baita San Agustin eta Bidebarrieta kaleen arteko bidegurutzean ere. Hormigoi inprimatuzko pasabide goratu bat egingo dute, bide-segurtasuna ez ezik, inguruko irisgarritasuna ere hobetzeko. Helburua da jarduketa honek ahalik eta eragin txikiena izatea ibilgailuentzat; horrexegatik planifikatu dira lanak abuzturako. Lan hauek Errekatxuberri inguruaren eraldaketa- eta modernizazio-prozesuaren parte dira, 

Alberto de la Hoz Trafiko eta Mugikortasun zinegotziak azaldu duenez, “jarduketa horrek bide-segurtasuna hobetzea ahalbidetuko du. Nahi duguna da irteera hori segurua izan dadin, eta, horretarako, ispiluak jarriko ditugu hobeto ikusteko eta kotxeen sarrera-irteerak errazteko. Gainera, guneko abiadura murriztu ere egingo da oinezkoen segurtasunari begira. Bidebarrietako oinezkoen pasabideetan ere hobekuntza-lanak egingo dira". Diotenez, hormigoi inprimatuzko pasabide goratuak trafikoa arintzeaz gain, hiri-inguruaren estetika eta funtzionaltasuna ere hobetuko ditu”.