Aginagako baserrietara koko-eskean joan aurretik, Errebalen aritu ziren koko-marru eta koko-dantzariak

2024/02/07 20:27
eta kitto!

Zapatuan, San Blas egunean egin zuten urteroko koko-eskea eta kalejira koko-marru eta koko-dantzariek, Kezka dantza taldearen ekimenez. Beti bezala, goizean Eibarko baserrietara koko-eskean joan aurretik, lehen agerraldia Errebal Plazan egin zuten goizean-goiz, merkatu plazako baserritarren aurrean. Ondoren, Aginagara joan ziren, baserririk-baserri eskean ibili eta dantzan aritzeko, eta arratsaldean herriko kaleetan egin zuten kalejira. Aurten, gainera, koko-moko konpartsaren ohiko estilotik aldendu eta Herri Zahar Hau , Eibarko Koro Gaztearen diskoan dagoen abestietako bat kantatzen harrapatu genituen, gitarra eta guzti.