| Eibar Rugby Taldeak Getxori ere irabazi zion Unben FER Kopako partiduan

2023/10/10 16:49
eta kitto!
Cristina Guntinek prestatutako taldeak 31-20 irabazi zion maila bat beherago jokatzen duen Getxori asteburuan Unben jokatutako partiduan. Lehen jardunaldian Ordizian ere Burgosko Pingüinas taldeari 27-19 irabazi eta gero, bakarrik partidu bat falta zaie eibartarrei FER Kopako lehen fasea amaitzeko. Neurketa hori hilaren 22an jokatuko dute A Coruñako Unibertsitate Hirian, bertako CRAT taldeari aurre eginez; neurketa hori zailagoa izan daiteke Eibar Rugby Taldearentzat, talde biak maila berekoak direlako, Ohorezko A mailakoak. Asteburuan Eibar Rugby Taldekoek jokatutako beste partiduetan, Euskadiko 1. Mailan jokatzen duen emakumezkoen taldeak (Arrasaterekin osatutakoak) 10-33 irabazi zion Iruñeari; gizonezkoen talde nagusiak ez zuen zorte bera izan eta 96-0 galdu zuen Elorriorekin.