Eibarko Klub Deportiboaren mendeurren-ospakizunaren laburpena

2024/01/31 21:27
eta kitto!

Eibarko Klub Deportiboa sortu zela 100 urte bete ziren atzo, eta egun osoko egitarauarekin ospatu zuten mendeurrena Deportibokoek. Goizean hasi eta arratsalderaino, Astelena frontoian egin zituzten jarduera ia guztiak. Eta, arratsaldean, Errebal Plazia eta Toribio Etxebarria kalea izan ziren mendeurren egunerako ospakizunentzat aukeratutako eszenatokiak: Errebalen irakurri zuten Klubaren sorrera-akta, eta handik Toribio Etxebarria kaleraino kalejiran joan ziren jaiarekin bat egin zuten bazkideak, Klub Deportiboaren fatxadan errotulo berria bistaratzeko. Jarraian, soka-dantzan aritu ziren klubeko bazkideak, ekitaldira gerturatu ziren elkarteetako zein alderdi politikoetako ordezkariekin batera, eta familia-argazkia egin eta gero, luntxarekin amaitu zituzten mendeurren eguneko ospakizunak. BIDEO HONETAN LABURBILDU DUGU ARRATSALDEKO OSPAKIZUNA.