Eibarko Klub Deportiboaren mendeurrenaren eguna bideo batean laburbildu dugu

2024/02/06 12:14
eta kitto!

Eibarko Klub Deportiboa sortu zela 100 urte bete ziren urtarrilaren 30ean, eta egun osoko egitarauarekin ospatu zuten mendeurrena Deportibokoek. Goizetik arratsalderaino, kirol-jarduera ezberdinak egin ziren Astelena frontoian. Eta, arratsaldean, Errebal Plazia eta Toribio Etxebarria kalea izan ziren mendeurren egunerako ospakizunentzat aukeratutako eszenatokiak: Errebalen irakurri zuten Klubaren sorrera-akta, eta handik Toribio Etxebarria kaleraino kalejiran joan ziren jaiarekin bat egin zuten bazkideak, Klub Deportiboaren fatxadan errotulo berria bistaratzeko. Jarraian, soka-dantzan aritu ziren, eta familia-argazkia egin zuten.
EGUN OSOKO OSPAKIZUNAK BIDEO HONETAN LABURBILDU DITUGU: