| Estitxu Garai, Komunikazioan eta estrategian aditua
2023/09/27
18:35
eta kitto!
Eibar Merkataritza Gune Irekiak (EMGI), Eibarko Dendarien Elkarteak, Gipuzkoako Merkataritza Federazioak, …eta kitto! Euskara Elkarteak eta Eibarko Udalak antolatuta, “Gehiago eta hobeto saldu. Brandingeko oinarrizko ikasgaiak” izenburuko hitzaldia eman du gaur komunikazioan eta estrategian aditua den Estitxu Garai Artetxek. Eibarko merkatarientzat bereziki antolatu den doako saioa Errebal Plazan izan da eta dendari asko bertaratu dira. Ikus-entzunezko Komunikazioan eta Publizitatean doktorea den Garaik komertzioak salmenta modu berrietara egokitzeko dauden tresnak eta baliabideak azaldu dizkie, besteak beste. Hitzaldiaren aurretik, gaurko saioaren nondik norakoak laburbildu dizkigu bideo honetan.