| Greba Feminista Orokorra Eibarren
2023/11/28
11:46
eta kitto!
Zaintza eskubide kolektiboaren alde, azaroaren 30erako Greba Feminista Orokorra dago deituta Euskal Herri osoan, baita Eibarren ere. Eibarko Greba Batzordearen arabera, “grebak Euskal Herri osoan presentzia handia izango du”, eta Eibarren ere hala izatea nahi dute. Diotenez “Eibarren ere azaroaren 30a greba eguna izan behar dela uste dugu, eta ez ospatzeko egun bat”. Hori dela eta, eguenerako grebari lotutako egun osoko egitaraua prestatu dute, eta sanandresak zapatuan, abenduaren 2an ospatzeko asmoa dutela aurreratu dute, bideo honetan azaltzen duten bezala.