Ikasturteari hasiera eman diote UEUn

2023/09/25 15:56
eta kitto!
Aurreko astean egin zuen UEUk 2023-2024 ikasturteko hasiera ekitaldia UEUren ikastetxe nagusian, Markeskua jauregian. Eneko Agirre Bengoak "Mundua suntsitzean adimen artifizialak euskaraz egingo ote du?” hitzaldia eskaini zuen. Eneko Agirre eibartarra UPV/EHUko irakasle osoa da, Ixa ikerkuntza taldeko kide, UEUko bazkidea eta HiTZ ikerketa zentroaren zuzendaria.

 

Argazkia: UEU