| Plazara Dantzara erromeriak 30 urte
2023/12/01
21:16
eta kitto!
30 urte dira Plazara Dantzara lehengoz egin zela eta, orduan bezala, aurten ere zapatuan, egingo da Kezka dantza taldearen eskutik urtero ospatzen den San Andres jaietako erromeria. 1993ko azaroaren 27an, larunbata, izan zen lehen aldia, eta orduan ere Jainaga eta Narbaiza izan zituzten musikari, lehen hartan Elgoibarko udalaren txistulariekin batera. Elgoibarko Haritz eta Debako Gure-Kai dantza taldeetako dantzariak ere etorri ziren, Eibarko dantzariekin batera Untzaga plaza dantzan jartzera. Kezka dantza taldeko Oier Araolazak azaldu digu nolakoa izan zen sorrera.