Usartza Txistulari Taldearen Gabonetako kontzertua

2023/12/27 12:19
eta kitto!

Gabonetako kontzertua eman zuen abenduaren 24an Usartza Txistulari Taldeak, Untzagan. Emanaldia berezia izan zen, eta txistulariekin batera beste hainbatek hartu zuten parte: metal boskoteak, saxofoi laukoteak, pianoak, perkusioak, eta Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako Sostoa Abesbatzak, biolontxelo ikasleek eta txistu ikasleek. Eguzkia lagun zutela, herrialde ezberdinetako Gabon kanta ezagunak jo zituzten plazan bildu zen publikoaren aurrean.