BIDEOA | Yousef Alhelou Palestinako kazetariarekin elkarrizketa

'Gazako Fenixa' pelikularen bi emanaldi eskaini zituen Coliseo antzokian
2025/10/28 13:41
eta kitto!

Yousef Alhelou kazetari eta zinegile palestinarra Eibarren egon da ‘Gazako fenixa’ dokumentala aurkezten. 2023ko uztailean, Gazako irudiak filmatu zituen, bere jaioterriaren edertasunak mundura zabaltzeko asmoz. Horrela, Israelek Gaza suntsitu aurretik jaso ziren azkenetariko irudiak jaso zituen.

Iñaki Laskurainen ekimenez, eta Udalaren laguntzarekin, bere pelikularen bi emanaldi eskaini ditu, euskarazko eta gaztelerazko azpitituluekin.