| Zapatuan eman zitzaion azken agurra Jon Etxaberi

2023/11/20 18:14
eta kitto!
Zapatuan eman zitzaion azken agurra Jon Etxaberi, Eibar, Elgoibar eta Etxarri-Aranatzeko lagunek antolatuta, Armeria Eskolak hartu zuen ekitaldian. 2023ko uztailaren 31n hil zen Etxabe. Altzolan jaioa, arrasto handia laga zuen Eibarren, hemen eman baitzituen bere bizitzako urte asko. 1950eko hamarkada amaieran apaiztu eta, Azitaingo abade zela, ETAko kide batzuei lagundu eta 1969an atxilotu zuten. Zamorako apaiz-kartzelan sartu eta Burgosko auzian epaitu zuten. Euskaltzale amorratua, …eta kitto! Euskara Elkartearen sorreran hartu zuen parte.