Kaldereroen kalejira eta dantzak iruditan jaso ditugu

2024/02/12 10:28
eta kitto!

Urkizutik abiatu zen barixakuan kaldereroen kalejira eta, azken momentuan, ibilbidea aldatu eta Arraguetatik gora joan ziren, Bittor Sarasketa kaletik joan beharrean. Untzagarako bidean, Errebal Plazan gelditu ziren, bertan dantzan eta kantuan aritzeko, eta Jone Uria Klub Deportiboko Mendi Batzordeko presidenteak pregoia irakurtzeko. Kalejira Untzagan amaitu zen.