Greba Feminista Orokorrari buruz Eibarko Batzordeak esandakoa lau bideotan laburbildu dugu

2023/11/23 17:01
eta kitto!

Zaintza eskubide kolektiboaren alde, azaroaren 30erako Greba Feminista Orokorra dago deituta Euskal Herri osoan, baita Eibarren ere. Asteak daramatzate grebaren inguruko lanketa egiten, eta Eibarko Greba Batzordeak bilerak egin ditu astero, Andretxean. Gaur egingo da greba egunaren aurreko azken bilera, baina honezkero egunerako plana definituta dago eta, herritarrei informazioa ahalik eta garbien azaltzeko, bilera irekia egin zuten barixakuan. Azaroaren 30eko Greba Feminista Orokorrari buruz esandakoa lau bideo hauetan laburbildu dugu.