Bigarren Errepublikaren aldarrikapena gogoratu zen zapatuan Eibarren, 87. urteurrenean
2018/04/16
13:29
eta kitto!
Eibarren beste inon baino lehen Espainiako II. Errepublika aldarrikatu zela 87 urte bete ziren zapatuan, apirilaren 14n eta, urteroko moduan, gure herriarentzat historikoa den eguna gogoratzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte aurten ere. Oraingoan, Errepublika aldarrikatzen bigarren eta hirugarren herriak izan ziren Jaka eta Sahagungo alkateak, Lisandro Garcia de la Viuda eta Juan Manuel Ramon gure herrian ospatu dute urteurrena, Eibarko Udalak gonbidatuta. Barixaku arratsaldean harrera egin zien Miguel de los Toyos alkateak eta, oroigarri modura, orain dela urte bi berreskuratu zuten aktaren kopia bana eta bakoitzaren herriaren armarria damaskinatuta duen intsignia bana eman zien, ondoren Museora bisitan joateko.
Zapatuan, berriz, eguerdi aldean Untzagan hasi zen ekitaldiarekin gogoratu zuten Errepublika Gazte Komunistek eta Ezker Anitza-IUk.
PSE-EE alderdikoek, berriz, sozialisten egoitzako balkoian Errepublikaren bandera igo eta, jarraian, Txaltxa Zelaian txapligoak bota zituzten, Legarreko frontoian elkarrekin bazkalduta eguna biribiltzeko.
ARGAZKI BILDUMA GURE MEDIATEKAN IKUS DEZAKEZUE. JARRAIAN, UNTZAGAKO EKITALDIAN GRABATUTAKO BIDEOAK:
https://youtu.be/1vl22A54rAE
https://youtu.be/IoavIFb1GNc