Bigarren errezeta osasungarria eta erraz egitekoa: mueslia

Bigarren errezeta osasungarria eta erraz egitekoa: mueslia
2020/05/11 06:36
eta kitto!
Hemen daukazue  `Elikadura osasuntsua, bidezko elikadura´ proiektuaren bigarren bideoa. Errezeta honen bitartez mueslia egiten ikasiko dugu.

COVID-19aren eraginez etxean isolamenduan egoteko egunak arintzeko asmoz eta, bide batez, “gure osasunaren eta osasun globalaren garrantzia familiartean lantzeko aukera emateko”, `Elikadura osasuntsua, bidezko elikadura´ proiektuarekin aurrera jarraitzea  erabaki  dute Proyde-Proega GKEak, La Salle Eibarrek eta Farmacook nutrizio eskolak. Astero pare bat bideo zabalduko dituzte, familiartean egin ahal diren errezeta osasuntsuekin. Osasuntsuak izateaz gain, erraz egitekoak izango dira. Bideoetan, errezetak azaltzen eta aholkuak ematen, Farmacook-eko Zaloa Otaduy farmazialari eta nutrizionista ikusiko dugu.

Hemen daukazue, esan bezala, bigarrez errezeta: MUESLIA

https://www.youtube.com/watch?v=kDLaAlI15Jg